In albisteak

Lan eskaintza: gure lantalde txikiaren parte izan nahi duzu?

Diseinu grafikoan esperientzia duen pertsona bazara, euskalduna eta ikuspegi feministaduna, animatu zure CV-a bidaltzera.

Talde lanean arituko gara, eskuz esku, proiektuak lantzen eta garatzen. Eta postu honetan dagoen pertsonari zera eskatuko diogu:

  • Berdintasuneko sentsibilizazio kanpainak diseinatzea
  • Irudi korporatiboen sorrera
  • Memoria, aldizkari, liburu eta txostenen maketazioak egitea

Eta horretarako, baloratuko dugu:

  • Autonomiaz lana egiteko gaitasuna izatea
  • Era berean, talde lanean ere aritzeko gaitasuna izatea
  • Lanerako gogotsu egotea
  • Ikasteko eta garatzeko prest egotea

Guk eskaintzen duguna, berriz, hauxe da:

  • Talde lana, lan-mota eta bezero desberdinei esker, profesionalki garatzeko aukera.
  • Bulegoan nahiz etxetik lan egiteko aukera.
  • Jardunaldi erdia eskaintzen dugu orain, gerora luzatzeko aukerarekin.

Lanerako gogoz bazaude, eta gure kooperatibaren baloreekin bat egiten baduzu, bidali zure CV-a eta portfolioa martxoaren 19a baino lehen kalaka@kalaka.eus emailera.

Eskerrik asko!