Andoaingo Udaleko Berdintasun Saila

Andoaingo Udaleko Berdintasun Sailak hainbat lanetarako eskakizuna egin digu, jarraian azalduko ditugunak.

2018ko azaroaren 22an “Indarkeria matxistaren biktimak erreparazioaren ikuspegitik artatuz” jardunaldia antolatu zuen eta honekin lotuta egin genituen lanak hauek izan ziren:

  • Diseinu grafikoa: kartela, eskuorria, karpetak.
  • Aholkularitza komunikazioan eta jardunaldiarekin lotutako hainbat xehetasunetan.
  • Sare sozialen unean uneko zabalpena jardunaldian zehar.
  • Jardunaldiaren grabazioa eta hainbat hizlariri elkarrizketa.
  • Jardunaldiaren ostean bideoen edizioa: laburpen bideoa eta baita egindako elkarrizketenak ere, gerora, sare sozialen bidez zabaldu ahal izateko.
  • Prentsa bulegoa.

Taupada zerbitzuaren irudia eta aurkezpenerako dokumentazioa.

Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruko gida pertsonalizatua Udaleko teknikarientzat:

  • Testuak sortu
  • Gida maketatu eta diseinu ildoa landu.

Sailaren sare sozialak: 

  • Sare sozialak sortu eta kudeatu.

Elkarlanean