Bergarako udalean komunikazioaren erabilera ez sexista lantzen

Bergarako udaleko berdintasun sailetik harremanetan jarri dira komunikazioaren erabilera ez sexista landu nahi dutelako bai udal mailan, eta baita herritarrekin ere. Hori lantzen hasteko proposamena egiteko eskatu digute, ulertzen batitute, lanketa honek denbora behar duela egunerokoan naturalki txertatu ahal izateko.

Hasteko, oinarrizko formakuntza eskaintzea proposatu diegu. Ideia egokia iruditu zaie eta, beraz, formakuntza eskaini diegu profil desberdinetako kideei, horietarako egokituz saioen edukiak eta formatu-denborak:

  • Udal langileekin saio bat.
  • Merkatari eta ostalariekin saio bat.
  • Hezkuntza eta kirol arloko agenteekin saio bat.

Formakuntza saioez gain, komunikazio ez sexista lantzeko gida propioa sortu genuen, eurek egunerokoan erabiltzen dituzten kontzeptu eta hitzak barnebilduz, adibide propioak gehituz eta iruditegi propioa erabiliz adibide egoki eta desegokiak zehazteko. Gida eurena sentitzea izan da helburua eta berdintasun eta hizkuntza teknikariekin harreman zuzenean egon gara horretarako. Edukiak sortu eta adostu ostean, gidaren maketazioarekin amaitu da gure lana. Maketazioak Bergarako udaleko irizpideekin bat egin zezan, beren tipografiak eta kolore paleta erabili ditugu, identifikazioa errazagoa izan dadin erabiltzaileen artean.