Fagor Automationen komunikazio inklusiboaren gida

Fagor Automation enpresarentzako irudien eta hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko gida sortu dugu. Horretarako honako urratsak eman ditugu:

  1. Lehenik eta behin, formakuntza saio parte hartzaile baten bitartez, gaiaren testuingurua aurkeztu diegu.
  2. Ondoren, sailez sail eskuartean ibiltzen dituzten dokumentu eta terminologia konkretuak bildu ditugu.
  3. Datu eta dokumentuak jaso ondoren, gidaren alderdi teorikoa osatu dugu, non, Fagor Automation enpresaren terminologiara eta beharretara egokitu dugun.
  4. Kasu praktikoak txertatu ditugu azkenik, zeinak, enpresaren eguneroko errealitatean hartu beharreko hizkuntza irizpideetan eragina izan duten.

Horrela, edukiak ontzat ematean, gidaren diseinu eta maketazioa egin dugu, Fagor Automationen irudi korporatiboa kontuan izanik.