Ikastolen Elkartean berdintasun plana

Ikastolen Elkartean berdintasun plana garatu genuen 2019. urtean zehar. Berdintasun arloan duen egoeraren diagnostikoa landu genuen lehendabizi, gerora ekintza plana zehaztu ahal izateko. Oso prozesu aberasgarria eta berritzailea izan zen Ikastolen Elkartekoa eta ideia interesgarriak landu ziren berdintasun batzorde, iritzi talde eta gainontzeko langileekin landu genituen saio teoriko-praktikoetan.

Emakunderen diru-laguntza eskaera ere bideratu genuen eta osoki jaso ahal izan zuen Ikastolen Elkarteak, euren gastuetan laguntza handia izanik.

Berdintasun planaren prozesu osoan zehar laguntza teknikoa eskaintzen dugu, txostenak osatuz, saioak dinamizatuz eta berdintasun formakuntzak eskainiz, besteak beste.

Ikastolen Elkartean bertan landutako berdintasun planaren ostean, Elkarteko parte diren hainbat ikastoletan ere egin ditugu berdintasun planak.

  • Orioko Ikastola (2020 urtea).
  • Oreretako Ikastola (2020 urtea).
  • Usurbilgo Udarregi Ikastola (2020 urtea).
  • Tolosako Laskorain Ikastola (2021 urtea).
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (2021 urtea).
  • Bergarako Aranzadi Ikastola (2022 urtea).

Elkarlanean