Aholkularitza

Aholkularitza prozesu bezala
ulertzen dugu, eta hasieratik
amaierara elkarte, udal, aldundi
ala enpresen bidelagun
izaten gara.

  • Berdintasun diagnostiko eta planak: bidelagunak gara diagnostikoak, ekintza planak, jarraipenak eta ebaluazioak egiteko prozesuetan. Gainera, prozesu osoaren komunikazioaz arduratzen gara (prozesuaren berri emanez langile edota herritarrei; prozesua dinamizatuz; prozesuaren ondorioak biltzen dituen amaierako komunikazio euskarriak sortuz).
  • Genero ikuspegia datu-bilketa, ikerketa eta proiektuetan txertatzeko aholkularitza: egitasmo batek genero ikuspegia txertatua izan dezan, hasieratik kontuan hartu beharreko aldagai eta kontzeptuak barneratzen ditugu proiektuetan. Proiektu hauen ondorioetan genero ikuspegiko balorazioak ere lantzen ditugu.
  • Komunikazioa estrategia diseinatzeko aholkularitza: parte-hartze prozesuak, udal sailen zerbitzu eta egitasmoak, enpresen zerbitzu eta produktuen berri emateko komunikazio kanal egokienak gomendatzen ditugu eta komunikazio kanpainak sortu (lelo eta iruditegi propioak sortuz).
  • Emakume ekintzaileei aholkularitza: Emekin zerbitzuaren baitan, emakume ekintzaileei ekiten laguntzen diegu, bideragarritasun plana osatzen eta ekin ondorengo lehen urratsak ematen.
emakunde_homologazioa_eus
gfa_homologazioa-eusazkena

Elkarlanean