Bergarako udalaren Jabekuntza eskolaren komunikazioa
Urtero bezala, Bergarako udaleko Berdintasun sailetik Jabekuntza eskolaren komunikazio euskarriak sortzeko eskaera egin digute. Urtean bi eskola antolatzen dituztenez, bi urtaroko edukiak eta komunikazio estrategia prestatzen dugu (udaberria eta udazkena). Eskaera horri erantzunez, honako urratsak eman ditugu elkarlan prozesuan:
- Alde batetik, iruditegi propioaren sorkuntzan murgildu gara. Horretarako, fusio eta efektu ezberdinak erabili ditugu kolore konbinazio ezberdinekin batera. Iruditegi honen helburua, goxotasuna, aniztasuna eta batasuna adieraztea izan da.
- Iruditegia sortuta, diseinu-ildoa sortu dugu. Horretarako, lauki formako bereizgarriak erabili ditugu, izan ere, testu asko azaltzen denez jabekuntza eskolen aldizkarietan, testu bat bestearengandik bereizteko edota kontrasteak lortzeko, diseinu elementu aproposa iruditu zaigu.
- Iruditegia eta diseinu-ildoa sortuta eta bi aldeen artean adostuta, euskarriak sortzeari ekin diogu. Egitarauaren kartel orokorra, aldizkaria eta kartel txikiagoak sortu ditugu.

