Komunikazioa

Neurrira egindako
komunikazio plan integralak
diseinatzen eta garatzen
ditugu, online eta offline
baliabideak erabiliz:

  • Komunikazio planak: egoeraren azterketa egin ondoren, agertutako indargune eta ahulguneen araberako ekintza plana osatzen dugu. Horrez gain, komunikazio ekintzak garatzen ditugu, behar diren euskarriak sortuz.
  • Sentsibilizazio kanpainak: leloa eta irudia diseinatzen dugu eta baita dagokion publiko hartzailearengana iristeko euskarri egokienak proposatu eta sortu ere.
  • Sare sozialen azterketa: egiten den sare sozialen erabileraren azterketa egiten dugu, eta erabilera optimizatzeko gomendioak eskaini. Sare sozialetako profilak profesionalizatzen ditugu, irudi eta informazio korporatiboa profil bakoitzaren beharretara egokituz.
  • Komunikazio kanalen azterketa: bezero ala herritarrekin harremanetan jartzeko erabiltzen diren kanalak aztertzen ditugu (webgunea, emaila, buletin elektronikoak, kartelak, eskuorriak…) eta irudi korporatiboaren koherentzia mantentzeko gomendioak eskaini. Baita, komunikazio kanal ezberdinak kudeatzeko tresnetan trebakuntza ere, bezeroak behar izanez gero.

Elkarlanean