Aholkularitza

Aholkularitza prozesu bezala
ulertzen dugu, eta hasieratik
amaierara elkarte, udal, aldundi
ala enpresen bidelagun
izaten gara.

  • Berdintasun diagnostiko eta planak: bidelagunak gara diagnostikoak, ekintza planak, jarraipenak eta ebaluazioak egiteko prozesuetan. Gainera, prozesu osoaren komunikazioaz arduratzen gara (prozesuaren berri emanez langile edota herritarrei; prozesua dinamizatuz; prozesuaren ondorioak biltzen dituen amaierako komunikazio euskarriak sortuz).
  • Genero ikuspegia zeharkakotasunez lantzeko formakuntza eta tresnak: egitasmo batek genero ikuspegia txertatua izan dezan, hasieratik kontuan hartu beharreko aldagai eta kontzeptuak barneratzen ditugu sail, lantalde eta egitasmoetan. Proiektu hauen generoaren araberako eraginaren txostenak ere osatzen ditugu.
  • Komunikazio estrategia diseinatzeko aholkularitza: udal sailen zerbitzu eta egitasmoak estrategikoki komunikatzeko edota enpresen zerbitzu eta produktuen berri emateko komunikazio kanal eta formatu egokienak gomendatzen ditugu. Komunikazio eta sentsibilizazio kanpainak sortzen ditugu (lelo eta iruditegi propioak sortuz).
  • Emakume ekintzaileei aholkularitza: Emekin zerbitzuaren baitan, emakume ekintzaileei ekiten laguntzen diegu, bideragarritasun plana osatzen eta ekin ondorengo lehen urratsak ematen.
emakunde_homologazioa_eus
gfa_homologazioa-eusazkena

Elkarlanean