Zer da Kalaka?
Bi emakume ekintzailek sortu genuen Kalaka. Hasieratik argi genuen ezaguna dugun enpresa motatik aldendu nahi genuela eta lana gustura egiteaz gain, gure buruen zaintzari eta lanetik kanpoko denborari garrantzia eman nahi geniela. Pozik lan egiten duenak lana hobeto egiten du
eta hori izan da hasieratik gure helburu nagusia: egiten dugunarekin gozatzea.
Komunikazioa eta parekidetasuna dira gure lanaren ardatz nagusiak. Horien baitan lau zerbitzu nagusi eskaintzen ditugu:
Gure filosofia
Gure ibilbidean asmoak garatzen, moldatzen eta gure egiten joan gara, proiektu propioak sortuz. Une oro ikasten eta eguneratzen ari gara, Kalaka gure bizi proiektua izatea nahi dugulako; beraz, garatzen eta eguneratzen egotea ezinbestekoa zaigu.
Bidelagunak eta geure buruak zaintzeko, gure lanaren oinarria diren baloreak honakoak dira: