In albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Organoaren “Hausnarbide, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hausnarketarako espazioa, indarkeria matxistaren alorrean” liburukiaren diseinu eta maketazio lanak egin ditugu.

Horretarako, honako urratsak eman ditugu:

  1. Lehenik eta behin, testuak jaso ditugu elebitan eta edukien azterketa egin dugu.
  2. Ondoren, diseinu-ildo proposamenak landu ditugu eta lantaldeari aurkeztu.
  3. Azkenik, aukeratutako diseinu-ildoaren araberako maketazioa egin dugu, elebitan.

Liburuki eredu hauen kasuan, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak batera inprimitzeko formatuan prestatu ditugu (bata alde batetik irakurtzen dela eta bestea beste aldetik), eta digitalki zabaltzeko formatuan ere bai.