2024 urtean hasi eta hiru urteko elkarlan prozesu honetan, HAZI fundazioaren 2024-2027 urteetako II. Berdintasun planaren jarraipen zerbitzua garatu dugu.
Horretarako, honako urratsak eman ditugu:
- Lehenik eta behin, HAZI fundazioaren berdintasun alorreko egoera ezagutu dugu.
- Zenbait kokapen bileraren ondoren, Berdintasun Batzordea eta arduraduna izendatzeko bilerak osatu ditugu. Bertan, Berdintasun Batzordeko kideen funtzioak eta organoaren funtzionamendua zehaztu ditugu.
- Urtean zehar egin beharreko ekintza plan operatiboak sortu ditugu, taldean adostu, eta garapenean aholkularitza eskaini diegu urtez urte.
- Urtearen amaieran, berriz, ekintza plan operatiboaren balorazioarekin, jarraipeneko txostena osatu dugu.

