Emariak liburua

9.62 BEZa barne

Emakumeek Historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma duzu hau. 12 biografia osatu ditugu, eta diseinu eta ilustrazio propioekin lagundu dugu bakoitza. Aukeratutako emakume hauek euren bizitzan lorpen handiak egin badituzte ere, ixilarazi egin izan dira. Hori dela eta, euskarazko liburu hau sortu dugu emakume erreferenteak ikusarazteko eta denon eskura jartzeko hauen berri zabaltzeko tresna.

Erreferenteek beti ematen digute besteoi amesteko, noizbait izan nahi dugun hori irudikatzeko eta inspiratzeko bideak. Erreferente maskulino ugari ditugu guztiok buruan eta inguruan (besteak beste, eskoletan eta komunikabideetan horien berri ematen digutelako etengabe), baina, garrantzitsua iruditzen zaigu emakumeak ere lehen lerroan kokatzea.

Category:

Informazio osagarria

Weight 680 g