Andragoraren urteko memoria eta buletinak

Andragora Tolosaldeko emakumeen etxearen urteko memoria eta Martxoaren 8ko eta Azaroaren 25eko buletinak diseinatu eta maketatzen ditugu urtero.
Oihana Ugarte ilustratzaileak Andragoraren eraikina dekoratzeko sortu zituen ilustrazioak oinarri izanda, memoriari eta buletinari diseinu argi, koloretsu eta alaia sortu genion 2024 urtean.
Horrela bada, urtero, memorian diseinu-eboluzio bat proposatzen dugu, oinarri grafikoa mantenduta baina aldaketa batzuk integratuta.