Bergarako udala – Jabekuntza eskolaren komunikazio euskarriak
Aurten, Bergarako udaleko Berdintasun sailetik udazkeneko Jabekuntza eskolaren komunikazio euskarriak sortzeko eskaera egin digute. Eskaera horri erantzunez, honako urratsak eman ditugu elkarlan prozesuan:
- Alde batetik, iruditegi propioaren sorkuntzan murgildu gara. Horretarako, fusio eta efektu ezberdinak erabili ditugu kolore konbinazio ezberdinekin batera. Iruditegi honen helburua, goxotasuna, aniztasuna eta batasuna adieraztea izan da.
- Iruditegia sortuta, diseinu-ildoa sortu dugu. Horretarako, lauki formako bereizgarriak erabili ditugu, izan ere, testu asko azaltzen denez jabekuntza eskolen aldizkarietan, testu bat bestearengandik bereizteko edota kontrasteak lortzeko, diseinu elementu aproposa iruditu zaigu.
- Iruditegia eta diseinu-ildoa sortuta eta bi aldeen artean adostuta, euskarriak sortzeari ekin diogu. Egitarauaren kartel orokorra, poltsa, aldizkaria eta kartel txikiagoak sortu ditugu.