EmariAPP: emakume erreferenteak ezagutzeko jolasa

2023 urte hasieran EmariAPP mugikorretarako jolas autoekoiztua argitaratu dugu. Emakume erreferenteak gizartean errotzeko helburua du, eta horretarako, jolas oso erraz bat planteatzen da: 5 pista eta minutu eta erdi gehienez, emakume nor den asmatu behar da. Erantzutean 4 emakumeren izen-abizen eskaintzen dira aukeran.

Jolas arina da, baina, hilabeteko sailkapena duenez, epe luzeko dedikazioa eskatzen du. Hala ere, egun batean ez bada partida bat jokatzen, hurrengoan aukera dago aurreko egunekoa/k jokatzeko. Izan ere, bilatzen duguna ahalik eta jende gehienak ahalik eta partida gehien jokatzea baita. Eta horregatik, hilean behin ere hileko partida guztiak jokatzeko aukera dago (baina, adi, aurreko asteetako partidek 20 puntu gutxiagotik abiatzen dira).

Google Play eta App Store plataformetatik deskarga daiteke.

Webgunea Sare Sozialak