GFAren Berdintasun Organoaren Erantzute protokoloaren diseinu eta maketazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Organoaren “Gipuzkoako udalerrietan emakumeen kontrako indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionalerako protokolo eredua” txostenaren diseinu eta maketazio lanak egin ditugu.

Horretarako, honako urratsak eman ditugu:

  1. Lehenik eta behin, testuak jaso ditugu elebitan eta edukien azterketa egin dugu.
  2. Ondoren, diseinu-ildo proposamenak landu ditugu eta lantaldeari aurkeztu.
  3. Azkenik, aukeratutako diseinu-ildoaren araberako maketazioa egin dugu, elebitan.

Protokolo eredu hauen kasuan, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak batera inprimitzeko formatuan prestatu ditugu (bata alde batetik irakurtzen dela eta bestea beste aldetik), eta digitalki zabaltzeko formatuan ere bai.