“Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeak” txostenaren maketazioa
Lehengo urtean, 2021ean, Pasaiako Udaleko Berdintasun sailetik “Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeak, 2020ko datuen txostena” diseinatu eta maketatzeko eskaera egin ziguten. Ordura arte, teknikariek ahal zuten hoberen lantzen zutela-eta txostena, baina, daukan garrantzia izanik, diseinu eta maketazioan adituren batek lantzea nahiago zutela eta halaxe egin genuen.
Aurten ere, lehengo urteko lanari jarraiki, Berdintasun sailetik datuak landu dituzte eta guk diseinu eta maketazio lanak burutu ditugu. Aurtengoan urdin-berde tonuetatik jotzea erabaki dute guk eskainitako aukera desberdinetatik eta halaxe landu dugu dokumentua bera. Diseinuak ildo bera du, koherentzia mantenduz, baina, koloreak aldatu dira, bilduma itxura har dezan urtez urteko lanak.