Lekunberriko Garapen Elkartearen I. Berdintasun plana

Lekunberriko Garapen Elkartearen I. Berdintasun plana sortzeko prozesua diseinatu eta garatu dugu. Horretarako, honako lanak egin ditugu elkarlan honetan:
- Lehenik eta behin, Berdintasun Batzordea osatu dugu eta kideen funtzioak zein izango ziren zehaztu.
- Segidan, prozesuaren mugarri izango ziren lansaio eta hartuemanak zehaztu ditugu, eta lan-kronograma adostu.
- Ondoren, Berdintasunerako diagnostikoaren fasean murgildu gara, eta bertan, datu kuantitatibo eta kualitatiboak jaso ditugu eta genero ikuspegidun irakurketa egin dugu.
- Azkenik, diagnostikoan agertutako genero-arrakalak kontuan izanik, ekintza plana osatu dugu elkarlanean. Horrela bada, datozen lau urteetarako I. Berdintasunerako plana osatu dute.
Behin urrats hauek guztiak emanda, I. Berdintasun plana erregistratzeko aholkularitza eskaini diegu.