Oñatiko Udaleko M8 kanpaina

Oñatiko udaleko berdintasun sailarekin harreman estua dugu eta aurten ere martxoaren 8aren harira, aldarrikapen egun honen inguruko irudi korporatiboa eta kanpaina bera sortzeko eskaera egin digute.

Horretarako, hitz gako batzuk eman dizkigute: feminismoa, zaintzak, ahalduntzea eta saretzea. Lau hitz potolo, lau kontzeptu sakon eta kanpaina bakarra. Lehendabizi, irudi korporatiboa sortu dugu kontzeptu horiek bildu ahal izateko. Ez da lan erraza izan, baina, pozik geratu gara azken emaitzarekin. 8arekin jolastu dugu, eta zenbaki honen zuloetatik, kontzeptuak biltzen dituzten irudiekin uztartu dugu irudi osoa.

Irudia berak aldarrikapenak islatu behar zituen eta hori lortzea izan da helburu nagusia. Kartela eta eskuorria sortu ditugu, Oñatin, martxoaren 8aren bueltan, antolatutako ekintzak zabaltzeko.