OSATEK enpresako berdintasun plana

OSATEK, Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. Jarduera nagusiak honakoak ditu: Puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ustiatzea. Ikerkuntza eta irakaskuntza, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sanitarioaren testuingurua zehazten duten araudia eta baldintzen arabera; besteak beste.

2021-2022an zehar landu dugu OSATEK-eko lantaldearekin enpresako berdintasun plana. Diagnostikoan berdintasunarekin lotutako ahulgune eta indarguneak aztertu genituen, etorkizunera begira zer egitea komeni den eta zer den egingarri baloratu ahal izateko ekintza planean.

Ekintza plan bat egitea ezinbestekoa da aurrez eginiko diagnostikoa lurreratu ahal izateko, helburu batzuk adostu eta horiek betetzeko datak, adierazle eta neurri errealak eskura izateko. Horregatik, prozesu honetan, garrantzi handia eman diegu enpresako langileen iritzi eta pertzepzioei (berdintasun batzorde eta iritzi taldeetan), plana eurena sentitzea eta bertan idatzita dauden ideietan eurenak islatuta ikustea ezinbestekoa delako. Horrela soilik helduko diote erronka handi honi. Saioetan tartea izan dute beren ideiak lantzeko, kontrastatzeko eta gerora ere, email bidez aukera izan dute gurekin elkarlanean jarraitzeko.

Prozesu hau amaitu dute, baina, orain datorkie benetako erronka: plana bera exekutatzea. Ibilbide oparoa opa diegu!

Elkarlanean