Urnietako Jabekuntza Eskola
Urnietako Berdintasun sailetik eskari berri eta polita jaso genuen. Jabekuntza Eskola martxan jarri dute aurten eta horren berri emateko euskarrien sorrera, diseinua eta maketazioaz gain, logotipoaren sorrera lantzeko aurrekontua eskatu ziguten. Diseinua mimo handiz sortu genuen, horrelako espazio batek behar duen goxotasuna eta gertutasuna helarazi nahi izan genuelako iruditegiaren bitartez. Egin ditugun lanak hauexek izan dira:
- Diseinu grafikoa: kartelak, liburuxkak, bannerrak, roll up-ak.
- Jabekuntza eskolaren logotipoaren sorrera.
- Komunikazio eta berdintasunean aholkularitza.
- Inprentarekin harreman zuzena.