Pribatutasun Politika
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen dugu.
Fitxategiaren erantzulea Kalaka Koop. Elk. Txikia bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Kalaka Koop. Elk Txikia ez den hirugarrenei. Kalaka Koop. Elk. Txikiak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.
Erabiltzaileak baimena ematen dio Kalaka Koop. Elk. Txikiari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du kalaka[abildua]kalaka.eus helbidera.