In albisteak

Andragora Tolosaldeko emakumeen etxea da, eta bere ibilbidearen lehen urtearen memoria eta buletin elektronikoa sortu ditugu.

Urrats hauek eman ditugu lanketa honetan:

 

andragora-memoria

Andragoraren logotipo berriaren diseinua hartu dugu batetik, eta eraikina dekoratzeko sortutako ilustrazioak bestetik, eta diseinu-ildo propioa sortu dugu memoriaren liburuxkarako. Hauxe izan da emaitza:

Memorian atal ezberdinak txertatu ditugu, eta atal bakoitzak, bere ilustrazioa eta diseinuak ditu, ikus daitekeen bezala.

 

 

 

Bestetik, 2024ko udazkenean lehen aldiz buletin elektronikoa bidali zaie Andragorako erabiltzaileei. Eta horren diseinua ere guk sortu dugu. Diseinu argia, irakurterraza eta ordenatua sortu dugu:

Hasieran lau albiste labur txertatu ditugu, eta segidan, herriz herri, Andragora osatzen duten herrietan Azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzen berri ematen duen informazioa.

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea 24 udalerrik osatzen dute, eta guztien arteko koordinazioa sustatzen da.