In albisteak

Andragora Tolosaldeko emakumeen etxea da, eta bere ibilbidearen lehen urtearen memoria eta buletin elektronikoa sortu genuenetik, urtero gabiltza eduki hauek maketatzen.

Elkarlanean, word dokumentuetan bidaltzen dizkigute memoriarako urteko edukiak (espazioari buruzko datuak, ikastaroen aurkezpen eta datuak, talde trinkoenak, ekintzenak…) eta guk guztia dagokion atalean sartzen dugu.

Maketazioaz gain diseinua ere kontuan hartzen dugu, eta 2023 urtean sortutako iruditegiaren nortasuna mantenduz, urtero, gradualki eraldaketa bat proposatzen dugu, memoriaren izaera mantenduz baina berrikuntza islatuz.

Horrez gain, hasieran aipatu bezala, urtean bi buletin elektroniko ere maketatzen ditugu:

  • Martxoaren 8aren harira.
  • Azaroaren 25aren harira.

Bi kasuetan eskualde mailan egun hauekin lotuta antolatzen diren ekintzak biltzen dira eta zerrendan jartzen dira herri bakoitzean zer, noiz eta non antolatu den. Egitarau zabal honen aurretik, berriz, Andragoraren albisteak elebitan aurkezteko tartetxoa izaten da.