In albisteak

Athlon Arrasateko kooperatiba bat da, osasun prebentiboan, mantentzean eta kirol-jarduera fisikoarekin lotutako hobekuntzan bideratua. 2020an berdintasun plana egin zuten, guk bideratuta prozesuan. Aurten berriro jarri dira gurekin harremanetan berdintasunean oinarritutako 20 orduko formakuntza zikloa jasotzeko.

Athlon kooperatibak konpromiso handia du berdintasunarekin eta plana osatzeaz haratago, langileak berdintasunean formatzea baloratu dute plana martxan jarri eta lehen helburu gisa. Hori dela eta, 20 orduko formakuntza eskaera egin ziguten, langileen artean arlo desberdinetan dabiltzanak bilduz eta lehen pausoak emanez.

Lantalde handia dute eta denei une berean formakuntza eskaintzea ez zuten eragingarritzat jo, saio teoriko-praktikoak izatea garrantzitsua iruditu zitzaielako. Talde handiegiek parte hartzea oztopatu eta luzatzen dutenez, 10eko lehen talde bat osatu zen, aurrez esan bezala, Athlonek jorratzen dituen lan ildo desberdinetan lanean ari direnak.

Hori horrela, eta beren lan arlo nagusiak kontuan izanik, formakuntza plan pertsonalizatua garatu genuen jarraian azaltzen dizkizuegun gaiak jorratuz:

  1. Berdintasunean hastapenak.
  2. Kirola.
  3. Osasuna.
  4. Enpresa.
  5. Emakumeen aurkako indarkeria.

Oso arrakastatsua izan da prozesua eta parte-hartzailea. Euren egunerokoan lantzen dituzten gaietaz jardun dugunez, saioetan inplikatzea errazagoa izan da eta oso prozesu aberatsa izan da saio desberdinen artean landu duguna.

Zure enpresan ere horrelako beharrik al duzue? Jar zaitezte gurekin harremanetan kalaka@kalaka.eus emailera idatziz eta zuen beharretara egokitu den eskaintza prestatuko dugu.

Maite dugu bezeroekin etorkizunera begirako harremanak ehuntzea eta gure zerbitzuen bidez euren beharrak asetzeaz gain, harremanak estutzea, bezero izatetik haratago, bidelagun bilakatuz.

Esker mila formakuntza prozesu honetan saioz saio zuen arreta, ideiak eta gogoa jarri duzuenontzat eta laster arte!