In albisteak

Berdintasun plan bat zer den ba al dakizue? Emakundeko aholkularitza homologatua garen aldetik berdintasun planak garatzen ditugu enpresetan eta zerbitzu pertsonalizatu eta integrala eskaintzen dugu prozesu osoan zehar. Jarraian berdintasun planen inguruko xehetasunak azalduko dizkizuegu.

Berdintasun plan bat prozesu bat da; ikuspegi aldaketa bateranzko prozesu luze bezain eraginkorra. Enpresa batean emakume eta gizonek honako esparruetan aukera berak dituztela bermatzen duen neurri sorta bat da: formakuntzan, lanpostuen sustapenean, lan harremanetan, lan baldintzetan, etab.

Zertarako berdintasun plan bat enpresan?

  • Giza baliabideak optimizatzeko.
  • Egon litezken sexuagatiko edozein diskriminazio deuseztatzeko.
  • Enpresak erantzukizun sozialarekin betetzeko: enpresak jendartean gune garrantzitsuak dira eta bertako pertsonen ikuspegia berdintasunerantz bideratzea ezinbestekoa da, bai jendartea baita enpresak ere norabide berean aritzeko lanean, horrela soilik lortuko baita eraldaketa benetakoa eta egiturazkoa izatea.

Enpresan berdintasun plana martxan jartzea beharrezkoa da, baldin eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortu nahi badugu lan baldintzetan, lan giroa hobetu eta enpresaren bideragarritasuna bultzatu, besteak beste.

Prozesu honetan zehar formazio, lan saio eta bileretan berdintasuna lortzeko ezinbestekoak diren gaiak jorratzen ditugu: soldata arrakala, bereizketa bertikala eta horizontala, sustapenerako aukerak, beirazko sabaia, indarkeria, jazarpen sexistak, etab. Berdintasunean bizi garenaren mezua helarazi digute azken urtetan, baina, gaian pixka bat sakontzen hasi orduko ohar gaitezke oraindik asko dagoela egiteke.

Edozein zalantza edo iruzkin izanez gero, lasai idatzi kalaka@kalaka.eus emailera edo deitu 688 602 301 telefonora. Mila esker!