Urteak daramatzagu Bergarako Udaleko Berdintasun sailarentzako urteko Jabetze eskolaren bi denboraldietako komunikazioa modu estrategikoan garatzen. Kasu honetan, udaberriko eskolaren elementu grafikoak dakarzkigu blog honetara. Izan ere, denboraldi bakoitzerako honako komunikazio grafikoa bideratzen dugu:
- JEren liburuxka. Euskarri nagusia da eta informazio guztia biltzen da bertan: sarrerako mezua, ikastaro, tailer eta hitzaldien banakako informazioa, izen-emate eta harremanetarako informazioa.
- Solasaldien kartel propioak. Diseinu ildo bat aukeratzen dugu kartel deigarriak egiteko, eta ildo hori mantenduz, solasaldi eta mahai-inguruak liburuxkatik atera eta nabarmendu egiten ditugu.
- Formatu digitalak eta inprentakoak. Euskarri guztiak fisikoki banatzeko eta digitalki zabaltzeko moduan sortzen ditugu, eta horrela, etxez etxeko banaketarako prest izaten dira, kartelak eraikin publiko eta kaleetan pegatzeko eta sare sozialen edo udaleko kanal ofizialen bitartez zabaltzeko ere bai.
Komunikazioa estrategikoki garatuz lortzen duguna da irudi korporatiboa indartzea eta jendeak berehala identifikatzea Berdintasun sailaren ekintzak zein diren.


