Aurten, Bergarako udaleko Berdintasun sailetik udazkeneko Jabekuntza eskolaren komunikazio euskarriak sortzeko eskaera egin digute. Eskaera horri erantzunez, honako urratsak eman ditugu elkarlan prozesuan:
- Alde batetik, iruditegi propioaren sorkuntzan murgildu gara. Horretarako, fusio eta efektu ezberdinak erabili ditugu kolore konbinazio ezberdinekin batera. Iruditegi honen helburua, goxotasuna, aniztasuna eta batasuna adieraztea izan da.
- Iruditegia sortuta, diseinu-ildoa sortu dugu. Horretarako, lauki formako bereizgarriak erabili ditugu, izan ere, testu asko azaltzen denez jabekuntza eskolen aldizkarietan, testu bat bestearengandik bereizteko edota kontrasteak lortzeko, diseinu elementu aproposa iruditu zaigu.
- Iruditegia eta diseinu-ildoa sortuta eta bi aldeen artean adostuta, euskarriak sortzeari ekin diogu.
Hauek izan dira sortu ditugun euskarriak:
Alde batetik, Jabekuntza eskolaren eskaintzaren aldizkaria:
Bestetik, udazkeneko eskaintzaren egitarau orokorraren kartela:
Eta sortutako irudi berriarekin, tote-bag-ak ekoitzi ditugu:
Hauez gain, hainbat kartel sortu ditugu ekintza konkretu batzuk era zuzenagoan zabaldu eta ezagutarazteko herritarren artean. Izan ere, komunikazio euskarri hauen helburua, Jabekuntza eskolako ikastaro eta tailerren berri ahalik eta herritar gehienengana iristea baita.