Aurten, Ekin kooperatibaren I. Berdintasun plana bere epemugara iristen zenez, gurekin jarri dira harremanetan hurrengo urratsak emateko. Hau horrela izanik, honako lanak egin ditugu elkarlan honetan:
- Lehenik eta behin, I. Berdintasun planaren ebaluazioa egin dugu. Horretarako, euren iritzi eta dokumentazioa jaso dugu, eta zegozkion adierazleak betez, ebaluazio txostena osatu dugu.
- Segidan, II. Berdintasun plana osatzeko diagnostiko berria egin dugu. Bertan, datu kuantitatibo eta kualitatiboak jaso ditugu eta genero ikuspegidun irakurketa egin dugu.
- Azkenik, diagnostikoan agertutako genero-arrakalak kontuan izanik, ekintza plana osatu dugu elkarlanean. Horrela bada, datozen lau urteetarako berritu dute Berdintasun plan kooperatiboa.
Behin urrats hauek guztiak emanda, Plan berria erregistratzeko aholkularitza eskaini diegu.