In albisteak

Emaus Fundazioan berdintasun plana egin genuen 2020. urtean. Ekintza planean markatutako helburuetako bat langileak berdintasunean formatzea izan zen eta 2021ean zehar hori landu genuen.

Emaus Fundazioaren berdintasun plana osatzea ez zen lan erraza izan, pandemia tarteko, konplikatu egin baitzitzaigun prozesua. Baina, era parte hartzailean bultzatu genuen prozesua bera eta ekintza plan osatu bat izan genuen emaitza moduan. Berdintasun batzordea izan zen talde motorea eta guk, Kalakatik, aholkularitza teknikoa eskaini genien diagnostiko eta ekintza planaren txostenak osatuz eta lansaioak dinamizatuz, besteak beste.

Ekintza planean langileak formatzea azaldu zen behar nagusietako bat bezala eta horretan jardun genuen 2021ean zehar formazio saio desberdinen bidez.

Emaus Fundazioan komunikazio ez sexistaren inguruko formazioa

Prozesu luzea izan zen, plantilaren gehiengoa formatzea izan baitzen 2021eko helburua, eta oso aberasgarria izan zen komunikazio ez sexistaren inguruan landu genituen hausnarketak saioetan zehar. Denok ulertzen dugun arren zer den komunikazio sexista edo ez sexista egitea, praktikara eramaten dugunean zalantzak sortzen zaizkigu eta horiek erantzutea garrantzitsua da formakuntzetara doan jendearentzat. Horretan saiatu ginen, beraz, teoria eskaintzeaz gain, ariketa eta talde dinamikak bultzatuz saio bakoitzean.

Bezeroekin gertuko harremana mantentzen saiatzen gara eta ahal dugun neurrian euren beharrei erantzuten. Zuen enpresan berdintasun plana egin duzue eta formakuntza beharrean zaudete? Jar zaitezte gurekin harremanetan eta ikusiko dugu zein aukera izan ditzakegun zuen beharretara egokitzeko 😉

Eskerrak eman nahi dizkiegu post honen bidez Emaus Fundazioko kide guztiei, euren inplikazioagatik eta gugan izan duten konfiantzagatik. Laster arte, ekipo!