In albisteak

2025 urtean hasi eta 2026 urtean bukatu dugun elkarlan prozesu honetan, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren 2024-2028 urteetako Plan Estrategikoaren (AROA) diagnostikoa eta ekintza plana genero ikuspegiz aztertu ditugu, eta ekarpenak egin zeharkakotasunez lan egiteko baliabide teoriko eta praktikoak izan ditzaten.

Horretarako, honako urratsak eman ditugu:

  1. Lehenik eta behin, Euskara Zerbitzuaren beharrak ezagutu ditugu eta datu kuantitatibo, kualitatibo zein dokumentalak bildu ditugu.
  2. Euskara Zerbitzuak AROA planeko erronkak oinarritzen dituen diagnostika aztertzen hasi gara lehenik. Eta horrela, euskararen erabileraren inguruan atzematen diren adierazle eta joerak genero ikuspegiz berrinterpretatu ditugu. Edota, generoaren aldagaia ez dagoen kasuan, datu horrek zein informazio eman diezaguken adierazi dugu.
  3. Diagnostikoa xehekin aztertu ondoren, ondorio nagusi batzuk atera ditugu.
  4. Segidan, zeharkakotasuna udal mailan lantzeko, eta konkretuki, Euskara Zerbitzuan aplikatzeko oinarrizko urratsak adierazi ditugu.
  5. Amaitzeko, AROA planean Euskara Zerbitzuak finkatuta dituen helburu, erronka eta ekintzak aurkeztu ditugu eta genero ikuspegia aplikatuz oharrak txertatu ditugu.

Lanketa honen ondoren, garrantzitsua iruditzen zaigu jarraipena egiteko baliabideak eskaintzea. Horretarako:

  1. Excel tresna pertsonalizatua osatu dugu, non, Euskara Zerbitzuaren AROA ekintza plana xehe kokatu dugun, eta ohiko adierazleez gain genero-adierazleak txertatzeko gunea sortu dugu.
  2. Excelak automatikoki kalkulatzen ditu genero-adierazleen emaitzak, aparteko orritxo batean.
  3. Hori horrela izanik, urtez urteko bilakera eskaintzen zaie urte amaieran genero-adierazleen bilakaera zein den ezagutzeko. Eta, generoaren araberako eraginaren txostena osatu ahal izateko.

Prozesu honetan, Euskara Zerbitzuko teknikariek eta Berdintasun Zerbitzuko teknikariek hartu dute parte, eta alderdi teorikoari, alderdi praktikoa gehitu nahi izan diogu, izan ere, oso garrantzitsua baita berdintasunaren zeharkakotasuna bermatzea sail guztietan, eta elkarlana sustatzeko koordinazio guneak abiatzea.