TheNiu komunikazio eta branding enpresan genero ikuspegia komunikazio arloan txertatzeko estrategien inguruko formakuntza saioa eskaini genuen.
Enpresako langile guztientzat prestatu beharreko formakuntza saioa izan zen, presentziala, 5 ordukoa eta saio bakarrean. Irizpide horiek jaso genituen eurengandik eta horren arabera prestatu genuen saioa. Ez zen erraza izan saioa ahalik eta arinen egitea, ordu asko zirelako segidan eman beharrekoak. Baina, azalpenak bideo eta bestelako euskarri interaktiboekin tartekatu genituen saioaren lanketa efektiboa ziurtatzeko asmoz. Horretaz gain, ariketa praktikoak ere txertatu genituen saioan zehar, bertaratutakoek entzundako teoria praktikan jar zezaten.
Saioan landu ziren edukiak honakoak izan ziren:
- Testuingurua: bizi garen gizarte matxistak errealitatearen ikuspegi eta ulermenean duen eragina.
- Ikuspegi androzentrikoak hizkuntza eta iruditegiaren erabileran duen eragina.
- Hizkuntzaren eta iruditegiaren erabilera ez-sexista egiteko ditugun baliabideak.
- Hizkuntzaren eta iruditegiaren erabilera ez-sexista praktikan jartzeko ariketak.
Oso lantalde polita da TheNiukoa, solasaldi interesgarria izan zen saioan zehar sortu zena. Plazera da horrelako lanetan aritzea, eskerrik asko, ekipo! 😉