Athlon kooperatiban formakuntza jarraia berdintasunean

Athlon kooperatibak konpromiso handia du berdintasunarekin eta plana osatzeaz haratago (2020an landu genuen prozesua eurekin), langileak berdintasunean formatzea baloratu dute plana martxan jarri eta lehen helburu gisa. Hori dela eta, 20 orduko formakuntza eskaera egin ziguten, langileen artean arlo desberdinetan dabiltzanak bilduz eta lehen pausoak emanez.

Lantalde handia dute eta denei une berean formakuntza eskaintzea ez zuten eragingarritzat jo, saio teoriko-praktikoak izatea garrantzitsua iruditu zitzaielako. Talde handiegiek parte hartzea oztopatu eta luzatzen dutenez, 10eko lehen talde bat osatu zen, Athlonek jorratzen dituen lan ildo desberdinetan lanean ari direnak.

Hori horrela, eta beren lan arlo nagusiak kontuan izanik, formakuntza plan pertsonalizatua garatu genuen jarraian azaltzen dizkizuegun gaiak jorratuz:

  1. Berdintasunean hastapenak.
  2. Kirola.
  3. Osasuna.
  4. Enpresa.
  5. Emakumeen aurkako indarkeria.

Oso arrakastatsua izan da prozesua eta parte-hartzailea. Euren egunerokoan lantzen dituzten gaietaz jardun dugunez, saioetan inplikatzea errazagoa izan da eta oso prozesu aberatsa izan da saio desberdinen artean landu duguna.

Elkarlanean