Zaintza Burujabetzaren komunikazio estrategia

2024 urtean Hernaniko Udaleko Zaintza Burujabetza egitasmoaren komunikazioaz arduratzen ari gara. Bertan, Hernani burujabe proiektu zabalaren parte den Zaintza sektorearen barne egitasmoen nortasun grafikoa sortu dugu, urteko komunikazio estrategia diseinatu eta komunikazio zerbitzuak garatzen ari gara.

Nortasun grafikoaren eraketa:

Lehenik, Hernani burujaberen marko grafikoaren pean, Zaintza Burujabetza gaur gaurkoz osatzen duten egitasmoen izaera grafikoak landu ditugu. Horretarako, kolore korporatiboak eta tipografiak mantendu ditugu. Baina, nortasun propioa ere eman diegu irudiei, izan ere, eskuz eta trazoa paperetik altxa gabeko teknikarekin osatu baititugu hiru irudiak.

 

Auzozaintza Hernani Eltzekoa Hernani Etxez etxe Hernani

 

Komunikazio estrategia:

Zaintza Burujabetza pixkana-pixkana martxa hartzen ari den egitasmoa da, eta hori horrela izanik, egitasmoaren arduradunentzat optimoena izan daitekeen komunikazio estrategia pentsatu eta diseinatu dugu. Bertan, gaur egun dituzten komunikazio kanal eta aukeren analisia egin dugu, eta etorkizunari begira eman beharreko urratsen proposamen zehatza egituratu dugu.

 

Zaintza burujabetza Kalaka

Komunikazio zerbitzua:

Urte amaiera arte, Zaintza Burujabetzaren komunikazioaz arduratzen dihardugu. Eta, zerbitzu honetan, egitasmoek sortzen dituzten ekintzen berri emateko euskarri eta komunikazioak sortzea sartzen dira. Hau da, egitasmoen aurkezpen eskuorriak, ekintzen berri ematen duten kartelak, sare sozialetan zabaltzeko irudi eta mezuak, etab.