In albisteak

Zaintza burujabetza sektorearen urteko ekintzak komunikazio estrategia batean kokatu genuen, eta urtez urte, garapen lanetan aritu gara.

Aurten, honako lanak egin ditugu proiektuaren alor komunikatiboa indartzeko:

Zaintzaldiaren komunikazioa:

Urriaren 25etik 31ra Zaintzaldia antolatu zuten, eta bertan, adin tarte ezberdinentzako jarduerak eskaini ziren. Zaintzaldiaren egitarauaren kartela osatu genuen, eta sare sozialetan zabaldu. Era berean, egunean bertan Zaintzaldiaren inguruko informazioa ematen zuen eskuorria egin genuen. Parte hartze ekimena izan zenez, Zaintzaldiaren ondoren, balorazio kartel bat egin genuen, jendeari eskerrak emateko parte hartu izanagatik eta egun horietan bildutako goxotasuna herritar guztiei transmititzeko.

    

Bizilagunen testa, moskeo kanpaina:

Zaintzaldiaren aurretik moskeo kanpaina bat diseinatu genuen: zein bizilagun mota zara? galderari erantzuteko, test bat genuen oinarrian, eta akordeoi formatuko euskarrian, goitik behera testa betetzen joatea zen helburua. Test hori fisikoki eta digitalki bete zitekeen, eta horretara bultzatzeko, herrian zehar A2 formatuko kartelak ipini genituen herritarren atentzioa erakartzeko.

Zaintzaldia Hernani

 

Komunikazio zerbitzua:

Urte hasieran, urteko ekintza plana zehazten badugu ere, edozein unetan ager daitezkeen komunikazio beharrak estaltzeko zerbitzua eskaintzen dugu.