“Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeak”, 2021ko datuen txostena maketatu dugu aurten ere.
Lehengo urtean, Pasaiako Udaleko Berdintasun sailetik “Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeak, 2020ko datuen txostena” diseinatu eta maketatzeko eskaera egin ziguten. Ordura arte, teknikariek ahal zuten hoberen lantzen zutela-eta txostena, baina, daukan garrantzia izanik, diseinu eta maketazioan adituren batek lantzea nahiago zutela eta halaxe egin genuen.
Lehengo urtean, marroi tonuetatik jo genuen, gaiak duen seriotasuna kontuan izanik. Hementxe duzue ikusgai:
Aurten ere, lehengo urteko lanari jarraiki, Berdintasun sailetik datuak landu dituzte eta guk diseinu eta maketazio lanak burutu ditugu. Aurtengoan urdin-berde tonuetatik jotzea erabaki dute guk eskainitako aukera desberdinetatik eta halaxe landu dugu dokumentua bera. Diseinuak ildo bera du, koherentzia mantenduz, baina, koloreak aldatu dira, bilduma itxura har dezan urtez urteko lanak. Zer iruditzen zaizue?