In albisteak

Urte batzuk igaro dira Kalaka sortu genuenetik, eta geroztik gure ibilbidea moldatzen, loratzen eta geure egiten joan gara, ilusio handiz. Azkenaldian egin ditugun lanetako batzuk azalduko dizkizugu jarraian, gure filosofia eta lan egiteko era zuregana heltzea gustatuko litzaigukeelako 😉

 

 

Azken hilabetetan aholkularitza eta formakuntzatan murgilduta ibili gara, beti ere lan horiek gure diseinu eta estiloarekin zipriztinduz. Jendearekin harremanean egotea gustuko dugun zerbait da eta horrelako lanek aukera politak eskaintzen dizkigute zentzu horretan.

Euskal Herriko Ikastolen Elkartean eta Talaios kooperatiban gabiltza Berdintasun planak lantzen. Kooperatiba mota desberdinak, lan egiteko erak ere bereiziak, baina biak ala biak oso esperientzia interesgarri eta betegarriak izaten ari dira guretzat. Plazera!

 

Bestetik, formazioak eskaini ditugu hezkidetzan, komunikazio ez sexistan, hizkuntzaren erabilera ez sexistan, etab. enpresa pribatu, eskola eta erakunde publikoetan. Horretaz gain, diseinu eta maketazio lanak ere eskatu dizkigute eta horietan ere, beste lanetan bezala, gure irudimen eta goxotasuna islatzen saiatu gara, mimo handiz eginez lan bakoitza:

 

 

Lan egiten goxatzen dugunok zortea dugu eta hilabeteak asteak bailiran pasatzen zaizkigu normalean, baina, udako oporrak ere gustu handiz goxatuko ditugu! 😉 Gure lanen eta bestelako ideien berri jakin nahi baduzu, sare sozialetan topatuko gaituzu!