In albisteak

Oñatiko aurtengo jaietarako sentsibilizazio kanpainak euskarri ezberdinak bildu ditu.

Alde batetik, kartel nagusia egin dugu, lelo nagusiarekin: Gozatu jaixak.

Denon artean eraikitzen ditugu gune seguruak, eta bai jaiak eta baita herriko txoko guztiak ere guztiontzat seguruak izan behar dute.

Baina, kartel orokorrarekin batera, indarkeria matxista pairatuz gero arreta eskaintzeko telefonoaren sozializaziorako euskarriak sortu ditugu:

  • Bisita txartelak eta ostalaritzarako kartelak:

 

Aurtengo sentsibilizazio kanpaina, urteroko kanpainen ildo beretik joan da. Horrela, aurreko urteetan sortutako banderinak, karteleria eta ikus-entzunezkoak ere erabilgarri dira urtero. Izan ere, urtero diseinu-ildoari elementu grafiko berriak eransten dizkiogu, baina, oinarria mantentzen dugu.