Ongi etorri!
Laugarren urtea betetzera goaz komunikazioa eta feminismoa uztartzen hasi ginenetik gure lanen oinarri gisa. Denbora honetan lan ugari burutu, pertsona asko ezagutu eta proiektu anitz garatu ditugu! Une oro ikasketa prozesu batean gaude eta gustura ari gara gure bidea egiten.
Blog honen bidez gure egunerokoaren, proiektuen, ilusioen eta hausnarketen berri eman nahi dizugu. Zugandik gertuago egon nahi dugu eta zuk ere gurekin harremana egiteko aukera izan dezazula bide honetatik.
Lehen posta izanik, eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbide honetan gure ondoan egon diren eta dauden pertsona guztiei: zuen babesa ezinbestekoa da gure ilusioak hauspotzeko!
Horixe ba, esker mila pantailaren bestaldean egoteagatik eta hurrengora arte!