Covid-19aren eraginez, gure zerbitzuen eskaintza egokitu egin behar izan dugu, eta, formakuntzen kasuan online ere eskaintzen ditugu.
Gure eskaintzak desberdinak dira hartzailearen baitan:
- Udaletxeen eskariz, herritarrak sentsibilizatzeko gai feministak izaten ditugu hizketagai: hezkidetza nola landu etxean, sexismoa identifikatzeko gakoak eta ez erreproduzitzeko ideiak, aisialdi parekidea aukeratzeko baliabide eta tresnak (ipuinak, liburuak, serieak, pelikulak, etab.).
- Enpresa pribatuen eskariz, berriz, honako gaiak lantzen ditugu: hizkuntzaren erabilera ez sexista, komunikazio parekidea, berdintasunean hastapenak, sexismoa lan arloan, etab. Kasu askotan, enpresa bakoitzari egokitutako gidak osatzen ditugu (hizkuntzaren, irudien eta komunikazio ez sexistarako gidak, alegia).
- Berdintasun planak egiten ditugun erakunde pribatu eta publikoetan, formakuntza ere eskaintzen dugu, eta kasu hauetan gai hauek lantzen ditugu: sexu, genero eta sexualitate sistema (botere harremanen oinarria), lan arloan ematen diren genero-arrakalen azalpena, genero-arrakalak desagertzeko ekintza positiboak, etab.
Berdintasun alorreko formakuntzaren baten beharra baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zuei hoberen egokitzen zaizuen eskaintza prestatuko dugu.