In albisteak

Orioko Udalean 2022-2025 urteetarako Berdintasun Plana egin genuen. Udalak ez dauka berdinasun teknikaririk, baina, hori ez da eragozpena izan urtez urte ekintza plana garatzen joateko. 2021ean egin genuen Diagnostikoa eta 2022ko berdintasun planak zeharkakotasun ikuspegia izan du. Horretarako, Berdintasun Batzorde zabal bat eratu genuen, eta urtean 3 aldiz batzen gara.

Berdintasun plana egin ondoren, urtero planaren exekuzioaren jarraipena egiteaz arduratzen gara. Horretarako, urtean Berdintasun Batzordeak egiten dituen bilera eta lansaioak dinamizatzeaz arduratzen gara, teknikari bakoitzak urtean zehar garatu beharreko neurri eta ekintzen garapenean agertzen zaizkien zailtasunei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen diegu, eta beharrezko dituzten euskarri, eredu ala baliabideak eskaini baita ere.

Urtero, urte amaieran, urteko jarraipeneko txostena osatzen dugu.