Ormaiztegiko Udaletik harremanetan jarri ziren emakumeen aurkako indarkeriaren gaia lantzen ari direlako herri mailan eta euskarri baten sorreraren beharra zutelako. Jarraian azalduko dizuegu lanaren garapena nolakoa izan den.
Ormaiztegiko Udala Berdindibidean sarearen baitan dago. Berdintasun politiken inguruko dinamizazio eta aholkularitza zerbitzua da Berdinbidean, populazio gutxiko udalerriei eskaintzen zaiena Gipuzkoako Foru Aldunditik. Udala azken urtean sartu da egitasmo honetan eta lehen ekintza emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko euskarri bat sortzea izan da eta berau zabaltzea, noski.
Horretarako gurekin harremanetan jarri ziren eta triptiko bat egitea erabaki zen. Triptikoaren testu, grafiko eta diseinua landu genituen eta ikus dezakezuena izan da azken emaitza. Testua modu argian azaltzea ezinbestekoa iruditu zaigu, herritarrengana iristea ez baita nahikoa, irakurtzera bultzatu nahi ditugu, denok kontziente izan gaitezken bizi dugun lakra honetaz. Horretarako, diseinua argia, oinarrizko azalpenak eta hitz gakoak erabili ditugu, denentzat ulergarri eta erakargarri bilakatuz triptikoa.
Udalak triptikoa buzoneatu egin du, beraz, irisgarritasuna bermatu du era honetan eta pozarren gaude erabaki hori hartu izanaz. Denon artean borrokatu behar dugu emakumeen aurkako indarkeria desager dadin eta horretarako, sentsibilizazioa ezinbestekoa da.