Pasaia-Lezo lizeoaren II. Berdintasun plan kooperatiboa osatu dugu aurten, horretarako honako urratsak eman ditugu:
- I. Berdintasun planaren ebaluazioa txostena osatu dugu. Horretarako, atzera begira jarri gara eta aurreko ekintza planetik egin diren, erdizka utzi diren eta egiteke geratu diren helburu eta ekintzak markatu ditugu. Bakoitzaren balorazio-iritziak jasota, txostena osatu dugu.
- Emakume eta gizonen berdintasunaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa osatu dugu. Horretarako, Emakunderen metodologia jarraitu dugu eta datu kuantitatibo eta kualitatiboak jaso ditugu. Gainera, azterketa dokumentala ere egun dugu. Honekin guztiarekin, diagnostiko eguneratuaren txostena osatu dugu.
- Ildo estrategikoen definizioa eta lau urterako ekintza plana osatu dugu ondoren. Izan ere, diagnostikoan agertutako ahulgune eta indarguneak kontuan hartuta, etorkizuneko aukera eta mehatxuak aintzat hartu ditugu, eta ekintza plan egingarria osatu dugu.
- II. Berdintasun plan kooperatiboaren txostena osatu dugu azkenik.
- Erregistrorako jarraibideak eskaini dizkiogu eta bidelagun izan prozesuan zehar.

