Proiektu anitzak iristen dira gure bulegora genero ikuspegia txertatzeko aholkularitza behar dutenak.
Proiektuetan genero ikuspegia txertatzea guretzat plazer handia da, izan ere, proiektuaren hastapenean parte hartzeko aukera ematen baitigu, eta proiektuaren haziera berdintasun errealean emango dela bermatzen dugu.
Maiz jaso izan dugun eskaera izan da, proiektu baten komunikazioa guk sortzea, eta parekideki egitea. Baina, proiektua osoki ez bada genero ikuspegiarekin sortu, antolatu eta garatu, bukaeran komunikazio parekidea izateak ez du inolaz ere bermatzen proiektuak genero ikuspegi barneratua duela.
Hori horrela, atzera pauso bat eman izan dugu, proiektuaren hastapeneko oinarrietaraino. Antolaketa eta kudeaketa estrategikoetan jarri dugu abiapuntua, eta oinarria bera ikuspegi feministarekin landu izan dugu. Behin oinarriak ikuspegi feminista duela bermatuta, proiektua garatzeko beharrezkoak diren eremuak gainbegiratu ditugu: edukien garapena, sustapena, komunikazioa, antolaketa, etab.
Garatu ditugu hainbat proiektu mota honetakoak izan dira:
- Mahai-joko feministak sortzea
- Hezkidetza proiektuak sortzea
- Sexismoa eta indarkeria sexista lantzeko ikus-entzunezkoak sortzea
- Emakume ekintzaileei aholkularitza estrategikoa eskaintzea
- Aldizkariei ikuspegi feminista txertatzea
- Berdintasun diagnostikoa egitea eskaintzen den produktu, programa ala proiektuan
Proiektu bakoitza ezberdina da eta guk erronkak maite ditugu. Eskuartean genero ikuspegia txertatzeko proiektu bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta gustu handiz proposatuko dizugu elkarlanerako ibilbidea.