In albisteak

Tolosaldea Lanbide Heziketarekin elkarlanean Berdintasun planaren prozesua garatu dugu. Lehenik berdintasunaren egoeraren diagnostikoa osatu genuen, eta ondoren lau urteko iraunaldia izango duen ekintza plana. Horretarako, 6 langileko Berdintasun Batzordea osatu dugu eta Kalakak dinamizatuta, ikuspegi feministan sentsibilizatzeko lansaioak garatu ditugu.

Tolosaldea LH-en eskaintzen diren ziklo gehienak maskulinizatuta daude, eta gutxi batzuk feminizatuta. Eta, nahiz eta, uste den, egoera orokor honen pean eskola bakoitzak ez duela zer egin handirik segregazio horizontal honi aurre egiteko, prozesuan zehar jabetzen joan dira irakasle eta arduradun moduan badutela ardura eta aukera ikasleen ikuspegian eragiteko.

Garrantzitsua da alde batetik, eskolaren antolaketa orokorrean, lan-baldintzetan, hautaketa eta barne sustapenetan, berdintasunezko jarrera eta aukerak bermatzeko urratsak ematea, eta bestetik, langileen ikuspegia zabaltzeko urratsak ematea. Horretarako, ez dira nahikoak gidak ala mezu orokorrak eskaintzea, langileekin hausnarketarako uneak sortu eta dinamizatu behar dira, izan ere, berdintasun gaiak ez dira ohikoak izaten patxadaz eztabaidatzea, eta egunerokoan eragiten dizkiguten egoera baztertzaile eta sexistak ditugu lantoki gehienetan.