In albisteak

Urnietako Udaleko Berdintasun sailetik gurekin harremanetan jarri ziren sortu berri den jabekuntza eskolaren zabalpen kanpainako euskarriak eta logotipoa sortzeko.

 

Urnietako Berdintasun sailetik jarri ziren harremanetan eskari polit eta interesgarri bat garatzeko: aurten hasi du ibilbidea jabekuntza eskolak eta logotipo propioa behar zuen. Horretaz gain, jabekuntza eskolaren agenda zabaltzeko euskarriak diseinatu eta garatzea ere eskatu ziguten.

Beraz, hauxe da Urnietako berdintasun sailetik eskatutakoa:

  • Jabekuntza eskolaren logotipoaren sorrera.
  • Udazkeneko agenda zabaldu ahal izateko diseinua landu eta euskarri desberdinetara egokitzea: kartelak, liburuxkak, bannerrak webgunerako eta roll up-a.

Gogoz ekin genion lanari. Gure baloreekin bat egiten duen proiektua da jabekuntza eskola eta guztiz beharrezkoa dena herri txiki nahiz handitan. Hori dela eta, diseinuaren oinarri izango ziren koloreak, trazoak, tipografia, etab. pentsatzen hasi ginen, ideia zaparradari etekina atereaz.

Goxotasuna eta babesa helarazi nahi genuen, jabekuntza eskola bezalako espazioek hori bultzatzen dutelako. Urnietakoak bide luze eta emankorra izatea espero dugu, emakumeak jabetzea gizarte matxista eraldatzeko beharrezkoa da-eta.

Azken emaitzaren eredu batzuk ikus ditzakezue jarraian: