Oñatiko Udaleko berdintasun sailarekin harreman zuzena dugu eta jai berdinzaleen aldeko kanpaina eta egun esanguratsuekin lotutakoak ere landu ditugu azken urtetan. Elkarlanean egin dugun azken lana 2023ko Martxoaren 8ko kanpaina izan da.
Oñatiko Udaleko berdintasun saileko teknikariarekin harreman zuzena dugu azken urtetan eta aurten, Martxoaren 8a dela-eta, euskarri batzuk sortzeko eskaera egin zigun. Euskarri hauen helburua egun horren bueltan Udalak eta baita herriko talde feministak antolatutako ekintzen berri ematea izan da.
Horretarako, kartel baten diseinua landu genuen, aurten helarazi nahi izan dituzten baloreetan oinarrituz -feminismoa, ahalduntzea, saretzea eta zaintzak-. Ilustrazioa landu dugun baloreak helarazteko, hori guztiak 8 zenbakiarekin lotuz.Garrantzitsua iruditzen zaigu gure lanak ikusten dituen edonork, ikusten duena bistadizo bakarrean ulertzea eta lanketa honekin lortu dugunaren esperantza dugu.
Bestetik, flyer bat ere sortu genuen, karteleko diseinuan oinarrituta, koherentzia manten zezan kanpainak. Etxe guztietara zabaltzeko modukoa nahi zuten eskuorria eta baita poltsikoan edota poltsoan eraman ahal izateko ere. Flyerraren helburua herritarrek martxoko agenda eskura izatea zen, une oro.
Pozarren gaude, herritarrengana mezua iristea lortu dugulako eta berdintasun sailarekin dugun harreman oparoa emaitza politen ondorio izaten ari delako. Zuei gustatu zaizue egindako landa?